XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lakuntzako Dantzari Zaharrak lehendabiziko aldiz irten ziren euren herritik Basaurin Alkate Dantza dantzatzeko. 77 eta 74 urteko Emilio Andueza eta Periko Bakaikoa dantzari beteranoek, bi neskarekin lagundurik, erritmo, bizitasun eta graziaz betetako fandangoak eskaini zizkiguten denon atseginerako.

ZANGOZAko dantzariek, Rocamador taldekoek, haien eskualdeko folklore ikusgarria opatu ziguten, Jota Vieja tradizionala eta El Cantarico deituriko dantza-moldaketa nabarmendu zirelarik.

Bertan ziren ikusleek gozatu egin zuten Berako Dantzariek aurkeztutako Makil Dantzak ikusiz, dantzariek eurek Nafarroako herri hartan Doneztebe egunean egiten dituzten makil jokoak.

Aranoko Dantzariak ere hemen izan ziren, Basauriko jaialdian parte hartzeko izan zituzten eragozpenak gaindituta. Lehenengoz aurkezten zituzten, jatorrizko lekutik kanpo, Aranoko Iñotek (inauteriak).

Arizkungo Dantzariek ere, baztandar hauen kemen eta lanari esker, berriki berreskuratutako inauteriak eskaini ahal izan zizkiguten.

Zuberotar dantzariak ezin izan ziren etorri, gure Dantza Tradizionalaren Erakusketaren egun berean primaka batera joan beharra baitzuten.